Euskara edo musika ikasteko laguntzak emango dituzte Iurretan

Anboto 2015eko azaroaren 12a

Udal kirol instalazioetan norberak kirola egiteko, musika zein euskara ikastaroak egiteko, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Iurretako Udalak. Erregistro Orokorrean (Bidebarrieta kalea, 5), edo Ibarretxe kultur etxean aurkeztu daitezke eskabideak, abenduaren 4a artean.


Euskararen zein UEUko ikastaroen kasuan, matrikularen erdia ordainduz lagunduko dute. Kirola egiteko zein musika ikasteko, azpiegitura dagoen herri horretan erroldatuta ez egoteagatik ordaindu beharreko aldeari egingo zaio aurre.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!