2015/11/21 19:00
Bizkaiko hainbat herritako musikariak elkartzetik sorturiko Kherau taldea izango da Iurretako 2015. urteko Musikaldia itxiko duena. Euskal tradizioko doinu eta berbak sorkuntza berrien oinarri hartzen ditu boskoteak, eta instrumentu zerrenda luzea baliatzen dute: kutxa, djembea, perkusioak, baxua, txirula, alboka, gitarra, bouzuki irlandarra, mandolina eta trikitixa, kasurako.