Atzo goizean Laixiar inguruan ehizan zebilen ehiztari iurretar bat, eta a ze sustoa, ezustean sugetzarra topatu zuenean. "Ez dut sekula horrelako sugerik ikusi", azaldu dio ANBOTOri. Txakurrak zerbait topatu zuenaren seinalea egin zion, eta hasieran txori bat zela uste zuen. Baina, ezer mugitzen ez zela ikusita, gerturatu egin zen, eta sugea topatu zuen. Tiroz hil zuen sugea.