'Kontuz! silikosia' hitzaldi-eztabaida, gaur, 18:00etan, Ibarretxen

Anboto 2015eko urriaren 22a

Amiantoaren eta silikosiaren inguruko kanpaina informatiboa egiten dabil CCOO, eta horren baitan, gaurko hitzaldi-eztabaida antolatu du Iurretan. Arratsaldeko solasaldian, CCOOn, lan osasuneko arloan ardura duten Alfonso Ríos eta Luis Mouliaa izango dira. Asciame eta Silikosia elkarteko kideek eta silikosia pairatzen duten Fumbarri enpresako langileek ere parte hartuko dute.

CCOOk deialdian azaldu duenez, "amiantoagaz eta silize hautsagaz lan egin ostean gertatzen dena lehen pertsonan entzun ahal izateko aukera" egongo da hitzaldi-eztabaidan. Durangaldean dagoen fundizio kopurua eta gaixo kopurua dela eta hasi dute Kontuz! Silikosia kanpaina: ""CCOOren helburua gaitz hau gizarteratzea eta Euskadiko herritarrei informazioa ematea da, laneko gaixotasuna den eta heriotza izugarria eragiten duen gaitz honekin bukatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!