Bibliotekaren Eguna ospatuko dute barikuan

Anboto 2015ko urr. 19a, 12:32

Iurretako liburutegian Bibliotekaren Eguna ospatuko dute, barikuan, urriaren 23an. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Ospakizunean Noctis. fotografia & literatura ikuskizuna eskainiko dute Juan Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia argazkilariek. Ondoren, luntxa ere egongo da hurreratuko direnentzat.

Bibliotekaren Eguna ospatzeko bestelako ekintzak ere antolatu dituzte liburutegiko arduradunek. Hartara, urriaren 23an bertan, haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da17:00etan. Amilami eskainiko du Pantzart Teatrok. Txokolate jana ere izango da 18:00etatik aurrera.

Erakusketa ere zabaldu dute gaur Iurretako Liburutegian Bibliotekaren Eguna dela-eta. Urriaren 23ra bitartean Noctis: fotografia & literatura izeneko erekusketa ikusi daiteke bertara hurbilduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!