2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean obra-lizentziak lortu dituzten obrak dira diruz lagunduko dituztenak. Horretarako, dagokien udal ordenantzan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Urriaren 30era arte egin daiteke eskaria, udal ordezkariek jakinarazi dutenez.
Iurretako Udalak 2009an onartu zuen diru-laguntza hauek arautzen dituen ordenantza. Diru-laguntza horietaz baliatuta, azken sei urteetan, jabekideen 23 erkidegok erabaki dute lanak burutzea: igogailua jarri dute hamarrek, aurrealdea edo fatxada birgaitu dute zortzik, eta hiruk teilatua konpondu dute. Fatxada eta teilatua konpondu dituzte beste bik. Guztira, 171.319 euro eman ditu udalak diru-laguntzatan.