2.100 marihuana landare topatu dituzte Iurretan, eta hiru lagun atxilotu dituzte

Anboto 2015ko urr. 6a, 19:34

Durangoko ertzainek egin dute operazioa Iurretako pabilioi batean, bertako udaltzainen laguntzagaz. 2.100 landareez aparte, 2.300 aldaxka ere topatu dituzte. Ertzaintzak adierazi du pabilioia "tamaina handiko" landaketa baterako erabiltzen zela.

Ertzainek 36 eta 54 urte arteko hiru lagun atxilotu dituzte, landaketagaz lotura dutelakoan. Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu duenez, pabilioia marihuanak hazteko prestatuta zegoen, beharrezko argia, tenperatura eta hezetasuna mantentzeko. Hori, ureztatzeko eta aireztatzeko sistemen bidez lortzen zuten.

Gainera, elektrizitatea baimen barik hartua zutela ere esan du poliziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!