Udan geldialdia izan ondoren, irailean berriro egin dute zozketa. Eroski Cityn erosketa bat egin eta gero lortu ditu Ana Solagurenek 100 euro erosketa txarteletan
Bezeroek erosketa bat egiten dutenean euren izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dituzte erosketa txartelean, eta hori kanpainarako jarritako kutxetan sartu. Kanpainara atxikitutako komertzioetan daude jarrita kutxa horiek. Parte-hartzaileek hilebetero egingo den zozketan parte hartuko dute. Zozketak duen harreraragaz pozik daude Dendak Bai elkarteko arduradunak.