Euskal kultura eta euskararen aldeko lana aitortu diote Benito Ysursari

Anboto 2015eko urriaren 1a

Benito Ysursak (1885, Iurreta) euskara, euskal kultura eta balioak mantendu eta transmititzeko egindako lana aitortu gura izan du Iurretako Udalak. 100 urte bete dira Benito Ysursa Iurretatik Boisera (AEB) joan zela, ‘La Touraine’ itsasontzian. 20 urte zituen orduan. Han, Asunción Camporredondorekin ezkondu, eta seme-alaba bi izan zituen. Aho batez onartutako idatzian,  Iurreta eta Boise arteko harremanak sustatzea ere jaso dute.


“Euskal Herria biziki maite zuen, eta ondorengo zein ingurukoei euskal kultura, dantzak eta euskara transmititzen eman zuen bizitzaren zati handi bat”, dio idatziak. 1984an hil zen, Idahon, 89 urtegaz, eta,  “bere iloba eta bilobak, Idahoko euskal komunitateko kide garrantzitsu eta aktiboak dira gaur egun”.  Herritik irten, eta euskal kulturari eta hizkuntzari eutsi dieten Iurretako biztanle guztiei ere azaldu die esker ona udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!