Kafe-makina guztiz txikitu zutela azaldu dute Maiztegi eskolako arduradunek, eta bertan sartutako dirua eroan dutela. Ez dute bestelako kalterik izan.
Zapatutik domekarako gauean izan zen gertaera. Bi ate derrigortzen saiatu ziren eta ate-eskulekuak apurtu zituzten. Azkenean, hirugarren ate batetik lortu zuten sartzea, eta irakasle gelan kafe-makina apurtu eta bertako dirua lapurtu zuten. Iazko jaietan ere sartu ziren eskolara.
Kafe-makina guztiz txikitu zutela azaldu dute Maiztegi eskolako arduradunek, eta bertan sartutako dirua eroan dutela. Ez dute bestelako kalterik izan.