Iurretako San Migel jaiak 2015

San Migel eguneko erregelak elkarrekin dantzatu dituzte, neskek eta mutilek

Anboto 2015ko ira. 30a, 09:30

Orain arte, San Migel eguneko eguerdiko dantza saioa mutilen esku egon izan da. Atzo, lehenengo aldiz, batera irten ziren neskak eta mutilak plazara: mutilek aurreskua dantzatu zuten, eta neskek atzeskua. Parekidetasuna lantzen dabiltza azken urteotan Mikel Deuna dantza taldeko kideek, eta horrela berreskuratu zuten baita, duela urte batzuk, nesken sokadantza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!