Ekainean ipini zuten martxan ekimena Dendak Bai merkatari elkarteak eta Iurretako Udalak. Herriko saltokiei bultzada ematea du helburu, eta Dendak Bai elkarteko arduradunak “oso pozik” daude orain arte izandako harreragaz.
Gaur egun 23 saltokik parte hartzen dute kanpaina horretan. Bezeroek erosketa bat egiten dutenean euren izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dituzte erosketa txartelean, eta hori kanpainarako jarritako kutxetan sartu. Kanpainara atxikitutako komertzioetan daude jarrita kutxa horiek. Parte-hartzaileek hilebetero egingo den zozketan parte hartuko dute.