Santa Maña eguna ospatuko dute Arriandin

Anboto 2015eko uztailaren 17a

Jai eguna, Santa Maña eguna, dute zapatua Arriandi auzoan. Meza egongo da 11:30ean, eta, ondoren, Arriandiko dantzariek saioa eskainiko dute. Usadioari eutsiz, hurreratuko direnen artean gozokiak, tortillak eta karramarroak banatuko dituzte gero, eta edariak ere bai.


Santa Mañako 38. Tortilla Txapelketa egongo da ondoren ­–osagaiak eta ikatza Jai Batzordeak ipiniko ditu–; bikoteko 10 euro ordaindu behar dira. Horretaz gainera, 31. Igel Txapelketa ere jokatuko dute, eta parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira.

Amezketa eskolan jarraituko du jai giroak arratsaldean. 47. Briska Txapelketa hasiko da 18:00etan (6 euro bikoteko), eta, 19:00etan, Gorriti eta bere animaliak egongo dira bertan. Arri-andi jatetxean, herri afaria izango dute, 21:30ean, eguna amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!