10 kilo heroina zeraman kamioia atzeman du Polizia Nazionalak, Iurretan

Anboto 2015ko uzt. 9a, 14:48

Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, Iurretan atzeman duten kamioi horren barruan, motxila batean ezkutatuta zeramatzaten 10 kilo heroina.

Polizia operazio zabalagoaren barruko ekintza izan da, Galizian ere hainbat atxiloketa burutzea ekarri duena. Espainiako poliziaren arabera, Herbeheretatik Espainiara 16 kilo heroina helaraztea helburu zuten 13 lagun atxilotu eta beste bi inputatu dituzte, operazio horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!