Ingurumenagaz jasangarria den papera erabiltzeagatik saritu dute Iurretako Udala

Anboto 2015ko uzt. 9a, 14:18

Ingurmenagaz %100 jasangarria den papera kontsumitzeagatik jaso du saria Iurretako Udalak. Berziklatutako zelulosa ekonaturala erabiltzen dute, proudktu kimikorik eta kaltegarriak diren sustantziarik ez duen paper-ore purua. 

Paper Ekonaturala erosteagatik lortutako Ingurumenarekiko Jasangarritasun Agiria herriko alkate Iñaki Totorikaguenak jaso du. Lehenengoz antolatu duten Guztion artean eginez foroan jaso du aitortza agiria. Bizkaian enpresen gizarte erantzunkizuna bultzatu eta laguntzeko ardura duten enpresa txiki eta ertainak batu gura dituen foroa da hori. Hori bultzatu duen Logicart enpresako Txetxu Oterok eman dio saria.

 

Derion egin dute foroa irekia da. Guztion artean eginez foro hori sortu duten enpresak honako hauek dira: Barrika Barri eta Kirikiño egoitzak, GarbiLabel, CAE enplegurako zentru berezia, EkoCartuchos, ZurekinBus eta Aseterk Gestion. Gonbidatutako beste hainbat enpresek ere parte hartu dute lehenengo jardunaldi horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!