Hiru autok elkar jo dute Iurretako herrigunean

Anboto 2015ko eka. 25a, 10:18

Bixente Kapanaga kaleko biribilgunean izan da istripua, 09:30ean. Hiru autok jo dute elkar, eta anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu dira. Gaur goizeko 06:50ean beste istripu bat jazo da Iurretan, N634 errepidean. Auto bat bidetik irten da, eta zuhaitz baten kontra jo da. Gidaria Galdakaoko ospitalera eroan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!