Iurretako Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan

Anboto 2015eko ekainaren 16a

Elorrioko Pixontxis taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan.

Gazte Asanbladak antolatuta Iurretako Gazte Eguna ospatuko dute, zapatuan.  Herri bazkariagaz hasiko dute eguna, 14:30ean. Arratsaldean olinpiadak izango dituzte, eta gauean, kontzertuak: Pixontxis,  El Exterminio de la  Raza del Mono eta Denbora Galdua.


Aita San Migel plazan elkartuko dira (tiketak Gauargi tabernan hartu daitezke 8 euroan). Kantu sobremesa prestatu dute 16:30erako.

Olinpiadak egingo dituzte 18:30ean —Amilburu plazan hasita herri guztian zehar arituko dira—, eta  trikitilariek alaitutako poteoa 20:00etan. Kontzertuak hasiko dira, 22:00etan: Pixontxis,  El Exterminio de la  Raza del Mono eta Denbora Galdua. Aro berriaren ekitaldia hasiko da gauerdian. Flupy Hour egongo da 04:00ak arte: orduro txupito bat emango da doan asanbladako pultsera erakutsiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!