2015/06/12 19:30 - 20:30
Uda aurretik Lauka teatroak egingo duen azken emanaldia izango da Iurretakoa.
Aitorrek eta Mirenek osaturiko bikotearen istorioa du ardatz Amodioaren ziega obrak; bata preso dago, eta bisitan joan zaio bestea. Lau aktorek gorpuzten dute bikotea: Eneko Sagardoy eta Joana Ocaña durangarrek, Nazaret Froufe berriztarrak eta Urki Muguruza zarauztarrak.