Zabaldu dute deialdia enpresa proiektuen lehiaketarako

Anboto 2015eko ekainaren 7a

Iurretako VII. Enpresa Proiektuen Lehiaketan parte hartzeko eskabideak egiteko epea hasi dute. Urriaren 31 bitartean dago horretarako aukera, eta irabazleak 6.000 euroko saria lortuko du. Herrigunean enpresak –prozesu eta zerbitzuen arloan ideia berriak ekarriko dituztenak– sortzea du helburu lehiaketak, “aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko” dutenak, merkataritza birgaituko dutenak.


Herrigunean “espiritu ekintzailea” sustatu gura duen lehiaketan parte hartuko duten proiektuek udalerriaren errealitatea izango dute aintzat, eta honako kaleotara mugatu beharko dute: Amilburu musikarien plaza, Bidebarrieta, Bixente Kapanaga, Dantzari, Frai Juan Askondo, Maspe, Padureta, Zubiaurre eta Uralde. Kontuan hartuko dituzte, besteak beste, sustatzaileak herrian erroldatuta egotea, eta proiektuaren bideragarritasuna, originaltasuna eta kalitatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!