Juan Antonio Burgosi eman diote Iurreta Institutuaren Saria

Anboto 2015ko eka. 5a, 13:44

Gaur egun, bere fakturazioaren %95 atzerriko enpresatan lortzen duen SVP Broadcast Microwave enpresaren sortzailea eta Iurreta Institutuko ikasle ohia den Juan Antonio Burgosi eman diote 12. aldia duen Iurreta Institutuaren Saria. 1986an amaitu zituen LH2ko ikasketak berak, elektronika arloan. Gero, injinieritza teknikoa hasi zuen Eibarko Unibertsitate Laboralean. Iurretako Institutuan ikasteaz "harro" sentitzen dela adierazi du eta berton jasotako formazioak askorako balio izan diola.

SVP hargailu-transmisoreen bidez bideo irudiak trnasmititu daitezke kablerik gabe helikoptero eta hegazkinetatik. Horrela, kalean egiten diren programa zein kirol emanaldiak zuzenean emititu daitezke. Esan bezala, atzerriko enpresetan lortzen du fakturazioaren %95a (Kanada, Suiza, Frantzia edo Koreako telebistetan, besteak beste).

Lehenengo ikasturtea amaituta Euskal Telebistan (ETB) lan egiteko deitu zion Jose Antonio Lopezek (ikastetxeko irakasleak). Urte biko kontratua egin zioten eta ETBko bere nagusi Josè Bovedak animatu zuen mikrouhin-loturak fabrikatu eta enpresa propioa sortzera, ekitaldian gogoratu duten moduan. 1989an Friedrichshafen-go (Alemania) irrati eta elektronika azokan parte hartu zuen, "alemaniarren pentsakera ekintzaileaz eta bertoko mikroenpresez kuxatuz". SVP Broadcast Microwave enpresak sortutako ekipoekin erretrasmititu daitekez ikuskizun horiek.

1992an sortu zuen SVP Broadcast Microwave enpresa Iurretan. Radio Ibaizabal irratirako unitate mugikorra sortzea izan zen bere lehenengo lana. Durango Irratia izan zuen bere bigarren bezeroa.

Iurretako Lanbide Heziketako ikasle izateaz harro sentitzen da Burgos, eta izandako formazio bakarra Iurretan jasotakoa izan dela dio; "gainerakoa motibazioz edo jakinminez berak ikasitakoaren emaitza izan da". Iurreta Institutuak Burgosen izaera ekintzailea eta bere ibilbide profesionala aitortu gura izan du sariarekin. Gaineratu dute, "bere lanak Iurretako Institutua lanbide heziketarako erreferentzi moduan" jarri duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!