Gaur, 13:15ean gertatu da istripua, N-634 errepideko 84. kilometroan eta Bilborako noranzkoan. Lau ibilgailu ilaran zihoazen eta atzean zihoan ibilgailu bakoitzak bere aurrekoa jo du. Lehenengo auto batek bestea jo du istripua eraginez eta atzerago zetozenek ez dute denborarik izan garaiz balaztatzeko. Istripuaren ondorioz, lagun bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ertzaintzaren prentsa bulegotik adierazi dutenez, “ez dirudi ezer larririk duenik”.
Citroen Jumper eta Mercedes Benz furgonetak, eta, Volkswagen Touran eta Volkswagen Golf autoak dira istripua izan duten ibilgailuak.