Hezkuntzagatiko diru-laguntzetan 12.500 euro banatuko dituzte

Anboto 2015ko mai. 18a, 13:02

2014-2015 ikasturtean hezkuntzagatik jaso daitekeen diru-laguntza eskatzeko epea hasi da. Hilaren 29ra arte egin daiteke eskaria, eta, aurten, 12.500 euroko aurrekontua du udalak. Iaz, 278 eskari onartu, eta 12.070 euro banatu zituen.


Iaz, 290 eskabide aurkeztu zituzten, baina, baldintzak bete ez, eta hamabi atzera bota ziren. Ezinbestekoa da aurreko ikasturtean herrian erroldatuta egon izana, umearen eskolatzea mantentzea eta horretarako irakasleek, ikastetxeetako organoek edo hezkuntza administrazioek eskatutakoak betetzea. 0tik 16 urtera arteko ume bakoitzeko eskabide bana aurkeztu behar da kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!