Udal hauteskundeak 2015

Hitzaldi zikloa antolatu du Iurretako EH Bilduk

Anboto 2015ko api. 30a, 12:14

Atzo emakumeen ahulduntzeari buruzko hitzaldia eman zuen Irantzu Varelak. Frackingaren inguruko berbaldia eta 'Herri hezitzailea, eskola herriarra' hitzaldia izango dituzte datozen egunotan.

EH Bilduren lokalean eskainiko dituzte hitzaldi guztiak. Maiatzaren 6an, Durangaldeko Fracking Ez! plataformako Julen Orbegozo izango da hizlari, 19:00etan.

Hezkuntzari buruzko berbaldia, berriz, maiatzaren 13an izango da, 19:00etan.

Bestalde, Iurretako EH Bilduk jakinarazi duenez, hauteskundeetarako programa aurkezteko bi egun ipini dituzte. Maiatzaren 5ean Amezketan egingo dute aurkezpena, 19:30ean, eta maiatzaren 7an EH Bilduko lokalean egingo dute, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!