Udal hauteskundeak 2015

Iñaki Totorikaguena buru duen talde berritua aurkeztu du EAJk

Anboto 2015ko api. 29a, 11:20

Ibarretxe kultur etxean aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda EAJk

Iurreta hazi arazteko 70 konpromiso aurkeztu ditu EAJk hurrengo legealdiari begira. Azken bi legealditan alkate izan den Iñaki Totorikaguena izango da zerrendaburu. Talde berriatua eta "ilusioz betea" osatu dute.

EAJk 14 pertsonek osatutako talde berritua aurkeztu du datozen udal hauteskundeei begira. "Konpromiso handiko" iurretarrek osatutako taldea, oraingoan ere zerrendaburu doan Iñaki Totorikaguenaren berbetan. Zazpi arlo nagusitan banatuta 70 konpromiso lotu dituzte "Iurreta hazi arazteko".

"Herritar guztiena eta guztientzako herria gura dugu. Udal irekia." Horixe da EAJk aurkeztutako taldearen "interes bakarra", Totorikaguenak azaldu duenez. "Ez gara zerotik hasi. Hor dago lau urtean egindako lan handia, apaltasun, hurbiltasun eta zintzotasunez egindako lana. Egindakoa hor dago eta aurrera begiratzen saiatuko gara, atzera begira denbora galdu barik".

 

Iñaki Totorikaguenagaz batera, Zorione Fundazuri, Oskar Koka, Itxaso Garamendi, Julian Gorospe, Ainhoa Albizuri eta Jose Luis Ferreira doaz jeltzaleek osatutako zerrendaren lehenengo postuetan.

 

Bizkaiko Batzar Nagusietan Durangaldeko ordezkari legez aurkeztu den Ana Otadui ere egon zen, atzo, aurkezpenean. Totorikaguenaren "hurbiltasuna"· jarri zuen balioan eta egindako lana nabarmen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!