Kamioi baten jabeak lapur bat lo aurkitu du bere ibilgailuaren barruan

Anboto 2015ko api. 28a, 12:28

Ertzaintzak azaldu duenez, goizaldeko 04:30ean, Iurretako industriagunean aparkatuta zegoen kamioi batean gertatu da lapurreta. Gaineratu dutenez, gidaria ibilgailura hurbildu denean pertsona bat barruan zegoela konturatu da.

 

Ustezko lapurrak kamioitik arineketan ihes egin du agenteen arabera. Beranduago, inguruan gizon bat identifikatu dute eta Ertzainek diotenez, kamioian lapurtutako arropak soinean zeramatzan. Ondorioz, 35 urteko gizona atxilotuta eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!