Gaur arratsaldeko 19:30 inguruan suhiltzaileek Iurretako Maspe kaleko lokutoriora joateko abisua jaso dute bertatik irtetzen zen kea dela eta. Suhiltzaileen arduradunek azaldu dutenez, lokutorioaren kanpoko kartelari kea zerion eta horregatik bertaratu dira. Heldu direnean konturatu dira kearen sorburua kanpoko kartela zela, eta ez zegoela suterik barruan.