LAB sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, langileak berehala berronartzea da euren eskaria, eta jazarpen sindikalaren kontrako protesta ere izango da hiru egunotan egingo dutena: "Arriaundiko zuzendaritza beldurra eta mehatxuen bidez edozein gauza egiteko prest eta ohituta dago".
Gaur, 12:00etatik 12:30era izango da elkarretaratzea. Eguenean eta barikuan, berriz, 12:30etik 13:00era egingo dute protesta ekitaldia Durangoko Andra Mari elizpean.