Udako tailerretan izena emateko aukera dago apirilaren 24ra arte

Anboto 2015ko api. 15a, 09:40

Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira aurten Iurretako Udalak antolatutako udako tailerrak. Aurreko urteetan legez, oporretako lehenengo egunetarako aisialdi eskaintza izango da, eta ingelesez eta euskaraz egingo dituzte tailerrak. Asteon hasi dute izen-ematea, eta apirilaren 24ra arte batuko dituzte parte hartzeko eskariak, Ibarretxe kultur etxean.


Astebeterako, aste birako, hirurako edo lau asterako eman daiteke izena tailerretan, eta bost talde egongo dira, adinaren arabera banatuta. 3 eta 14 urte arteko ume eta gaztetxoentzako tailerrak izango dira.
Talde guztietan elebitan egingo dituzte ekintzak, euskaraz eta ingelesez, eta gaztetxoenen taldean –3 eta 4 urte artekoak– handiagoa izango da ingelesaren presentzia: ekintzen %70 ingelesez egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!