Euskara bultzatzeko kanpaina diseinatzeko batzarra egingo dute eguaztenean

Anboto 2015ko api. 13a, 15:45

Martxoan egindako lehen batzarraren ostean, Iurretan euskararen erabilera bultzatzeko kanpainari forma emateko batzarra egingo dute eguazten honetan, 18:30ean, Ibarretxe kultur etxean.

Herrian martxan jarriko dituzten ekimenak zehazten saiatuko dira batzar horretan. Euskaraz Betibizi leloarekin, Iurretako Udalak Elhuyar alholkularitzaren laguntzaz antolatutako batzarrak dira. Batzarrera joateko asmoa duenak a.ibanez@elhuyar.com helbidean konfirmatzeko eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!