Udal hauteskundeak 2015

Zerrenda berritua aurkeztuko du Iurretako EAJk hauteskundeetarako

Anboto 2015ko mar. 26a, 12:36

Iñaki Totorikaguena alkategai izango da berriro, eta zerrendan bigarren, Zorione Fundazuri izango da, independiente moduan aurkeztuta. 1995-1999 legealdian ere aurkeztu zen Fundazuri. Oskar Koka, Itsaso Garamendi eta Julian Gorospe dira hurrengo hiru hautagaiak.

Orain arte zinegotzi izandako Ainhoa Albizuri, Txomin Balanzategi eta Iñaki Gil ere badaude hautagaitzan, zerrendan atzerago badaude ere. Iñaki Totorikaguena zerrendaburua "pozik" agertu da berriro alkategai izateagatik: "Ondo prestatuta dagoen talde bat daukat gaztetasuna eta esperientzia batzen duena, eta ditugun erronkei aurre egiteko gogoarekin".

Zerrenda osoa:

1- Iñaki Totorikaguena Sarrionandia

2- Zorione Fundazuri Urkidi

3- Oskar Koka Lorente

4- Itxaso Garamendi Eguren

5- Julian Gorospe Artabe

6- Ainhoa Albizuri Bernaola

7- Jose Luis Ferreira Biritxinaga

8- Arrate Olano Orbe

9- Maite Ormaetxea Larrinaga

10- Txomin Balanzategi Etxebarria

11- Iñaki Gil Gonzalez

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!