Udal hauteskundeak 2015

Eguenean lokala zabalduko du Iurretako EH Bilduk

Anboto 2015ko mar. 25a, 13:02

Bixente Kapanaga, 13an dago EH Bilduren lokala. Bertan egongo da inkestak batzeko buzoia.

Udal hauteskundeak lantzeko lokala izango du Iurretako EH Bilduk Bixente Kapanaga kalean. Bihar, 19:30ean, zabalduko dute herrira. Informazioa emateko gunea izateaz gainera, herritarren iritziak jasotzeko buzoia ere ipiniko dute lokalean.

Bihar arratsaldean egingo duten ekitaldia www.biribildu.info webgunea aurkezteko aprobetxatuko dute. Bertan, besteak beste, etxez etxe banatu duten inkesta dago, herritarrek betetzeko moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!