Bidebarrietan ur-pilaketak saihesteko obretan dabiltza

Anboto 2015ko mar. 16a, 12:38

Kaleko galtzadak ez dauka malda egokia, eta horrek, euria egiten duenean putzu handiak sortzea eragiten du. Arazoa konpontzeko euri-urak egoki bideratzeko obrak egiten hasi dira.

Hamabost egunen buruan lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute udal arduradunek. Hainbat konponketa egingo dituzte: Euri-urak biltzeko saretadun kutxatilen ordez, isurbideak ipiniko dituzte, eta hodi berriak ipiniko dituzte ura garraiatzeko. Gainera, espaloiaren eremuan hormigoizko ertz-erretena egingo dute, ura batu eta isurbideetara bidaltzeko.

Bide batez, galtzada konpontzeko lanak ere egingo dituzte. Dauden bigungune eta zuloak hormigoizko zoladuraren bidez konponduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!