Euskararen erabilera bultzatzeko ideien bila, batzarra egingo dute bihar, Ibarretxen

Anboto 2015ko mar. 2a, 11:27

Udalaren 'Euskaraz betibizi' sentsibilizazio kanpainagaz jarraitzeko batzarra izango da biharkoa. Iurretan euskararen erabilera bultzatzeko ideia eta proposamenak batu gura dituzte, eta herritar norbanakoei egin diete parte hartzeko deia. Batzarra Ibarretxe kultur etxean izango da, bihar, martxoak 3, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!