Iurretako jubilatuen taberna hartzeko deialdia egin dute

Anboto 2015ko ots. 19a, 12:28

Iazko urte amaieratik zarratuta dago Goiuriako Ama nagusien egoitzako kafetegia. Kudeatzaile berria hartzeko, deialdia egin du asteon udalak, eta martxoaren 4ra arte aurkeztu daitezke eskariak eta proposamenak, udaletxeko erregistro orokorrean.


Tabernako kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, gehienez lau urtera luzatzeko aukerarekin. Iurretako Udalak, urtean 9.050,80 euro ordainduko dizkio kafetegiaren kudeatzaileari, eta hark urtean gutxienez 100 euroko kanona ordaindu beharko dio udalari.  Baldintza horiek negoziagarriak direla azaldu dute kontratazio-espedientean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!