Bi pertsona atxilotu dituzte tailer baten lapurtzeagatik

Anboto 2015ko ots. 18a, 09:32

Bi pertsona atxilotu zituzten atzo arratsaldeko 15:00etan, Mallabiena industrialdeko tailer batean lapurtzea egotzita. 

Lapurtu zuten enpresako langile batek ikusi zituen lapurrak. Langileak abisu eman eta denbora gutxira agertu ziren Ertzaintzaren bi patruila-autoak. Ertzainek, inguruetako parking baten arrapatu zituzten eta bernaduago, enpresako langileak, beraiek zirela baieztatu zuen. 23 urteko gazteak, bost atxiloketa izan ditu iada eta 32 urtekoak hogei atxiloketa izan ditu, Ertzaintzaren datu basean agertzen denaren arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!