Iurretan, inauterietako bazkariko jaima lapurtu dute

Anboto 2015ko ots. 17a, 09:48
Askondon, barikuan ibili ziren karpa atontzen, trafikora itxita dagoen zatian.

Askondon karpa bat ipini dute aurten, zapatu karnabal eguna ospatzeko. Bazkaria egiteko eskaratza jaima baten atondu zuten, eta Aitte San Migel jai batzordeko kideek jakinarazi dutenez, domeka goizaldean baten batek eroan egin zuen jaima hori.

Euria zela eta, zapatu gaueko ospakizunak amaitutakoan, lapurtu duten jaima karpa barrura sartu zuten, sikatzeko. Goizean, udaltzaingoen deia jaso zuten jai batzordekoek; udaletxearen jaima lapurtu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!