Odol-emaile bikainak
Emoixuk 25 urte beteko ditu aurten. Urteotako lanari esker, Iurretan bada odola ehun aldiz baino gehiago eman duenik ere. Beteranoen ahalegina saritzeko, atzo, Bizkaiko odol-emaileen elkarteak Odol-emaile bikainak omendu zituen. 2006tik gaur arte, odola 60 aldiz baino gehiagotan eman duten andreak eta 75 aldiz baino gehiagotan eman duten gizonak omendu zituzten; tartean hamaika iurretar.