Tren bat errailetik irten da Iurretan

Anboto 2015ko ots. 2a, 09:21

Tren bat errailetik irten da gaur goizaldean Iurretan, lur-jausi baten ondorioz. Trenen zirkulazioa etenda dago Euba eta Durango artean, Bilbo-Donostia linean. Euskotrenek autobusak jarri ditu geltoki bi horien artean.

Istripua 28. kilometroan gertatu da, Bilborako norazkoan. Bidaiari barik zihoan trenak ezin izan du azken egunetako euriteek eragindako lur-jausia sahiestu, eta errailetik irten da. Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du Euba eta Durango artean. Lur-jausia handia izan denez, goiz osoan egongo direla lanean aurreratu du Euskotrenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!