Pertsona bi atxilotu ditu Ertzaintzak, droga trafikoagatik

Anboto 2015ko urt. 19a, 14:36

Domeka goizean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, Iurretako aparkaleku baten. Atxilotuek kilo bi marihuana eta 6.600 euro baino gehiago zeuzkaten.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilaren abisu baten ostean atxilotu zituzten 25 eta 37 urteko gizonak. Ertzaintzak Guardia Zibilen deia jaso zuen, Iurretako aparkaleku baten "ibilgailu susmagarriak" zeudela esanez. Hara bertaratu ziren ertzainak, eta susmagarriei 6.720 euro eta hainbat kalamua pakete topatu zizkieten, 2 kilo guztira.

Bi lagunak atxilotu ziztuzen, osasun publikoaren kontra egindako delitua leporatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!