Igandean, ostera, 17:00etan briska txapelketa jokatuko dute, eta Maiztegi dantza taldearen emanaldia izango da ikusgai. Ondoren, umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira gazteen gozamenerako. Asteartean, San Sebastian egunean, 12:00etan meza santua izango da, eta arratsaldean igel txapelketan lehiatuko dira: Txomin Bedarra trikitilari taldeak girotuko du eguna. Larunbatean, hilak 24, asto probak ikusi ahalko dira 19:00etan, eta 22:30ean erromeria egongo da Luhartz taldearen eskutik, gaua alaitzeko. Igandean, 12:00etan meza santua egongo da, eta Iurretako koruak abestuko du bertan; Mikel Deuna dantza taldeak saioa eskainiko du gero. Jaiei amaiera emateko, 13:00etan bertsolariak hasiko dira kantuan .