Elizateko mahaia ipini dute elizpean, desanexioa oroitzeko

Anboto 2015ko urt. 15a, 13:45

Iurretar ugari batu zen zapatuan, duela 25 urte desanexioaren osteko lehen osoko bilkura gogoratzeko. Pleno aretoan 1991ko konpromisoak berretsi zituzten udal arduradunek, eta gero, Elizateko mahaia inauguratu zuten elizpean: Antzina elizateko erabakiak mahai baten bueltan hartzen zituzten elizpean, eta harrizko mahaia batzar horien sinbolo da.

Zapatuko ekitaldiko hainbat argazki argitaratu dituzte Iurretako Udalaren webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!