Datozen hiru urteetarako II. Euskara Plana onartu du Iurretako Udalak

Anboto 2015eko urtarrilaren 12a

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu du, bigarrengoz, Iurretako udalbatzarrak. Hainbat helburu finkatu ditu 2015-2017 aldirako.


Jaurlaritzaren irizpideen arabera, Iurretako Udalak %60,05eko indizea bete behar du. Horretarako, helburu orokor batzuk finkatu ditu udalak. Tartean, herritarrei begira, euskara zerbitzu-hizkuntza izatea bermatu gura du esparru guztietan. Gainera, idatzizko erabilera ere areagotu gura du, itzulpenetatik harago, eta langileen artean eta administrazioekin dituen harremanetan lan hizkuntza izateko pausoa ere eman nahi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!