Bigarren eskuko merkatuan 1.415 batu ditu Anderebidek, JAEDi bideratzeko

Anboto 2015ko urt. 5a, 14:09

Iurretarrek utzitako jeneroa salduta, 1.415 euro lortu dituzte bigarren aldiz antolatutako elkartasun merkatuan. Ibarretxe kultur etxean abenduaren 15etik 18ra egin zuten azoka, eta bertan bideratutakoa JAED elkarteari bideratuko dio Anderebidek.

Iaz baino bostehun euro gehiago batu dituzte azokari esker. Aurten, jostailuez gain, arropak ere izan dituzte eta horrek asko eragin duela azaldu du Anderebidetik. Jeneroa prezio sinbolikoan saldu dute, eta saldutakoarekin atera duten dirua JAEDi eman diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!