Eguenera arte merkatu solidarioa izango dute Ibarretxe kultur etxean

Anboto 2014ko abe. 15a, 09:43
Merkatu solidarioa iaz egin zuten lehenengoz.

Azken egunotan iurretarrek hainbat arropa, jostailu eta objektu utzi dituzte elkartasun merkaturako. Anderebide elkarteko kideek gaur ekingo diote merkatuari: Ohikoa baino prezio baxuagoetan erosi ahalko dira gauzak, eta batutako dirua JAEDi emango diote.

Ekimenak bi helburu dituela nabarmendu dute Anderebideko kideek: Iurretan beharra duten pertsonei opariak eta bestelakoak merke erosteko aukera ematea, eta bide batez, JAEDen bitartez, larrialdi egoeran dauden familiei laguntzea. Iaz egin zuten lehenengoz merkatu berezia, eta 1.000 euro batzea lortu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!