Liburua paper fabrikaren sorreratik abiatzen da, eta ordutik hona izan dituen jabe aldaketen eta fabrika beraren hazkuntzaren berri ematen du. 60 urteotako hainbat argazki ere batu dituzte, liburuan argitaratzeko.
Smurfit Kappa Nervión paper fabrikak 60 urte bete dituela-eta, lantegiaren historia batu dute liburu batean. Made in Nervión. Zakuetarako kraft paper-fabrika baten historia da liburuaren izena, eta gaur egingo dute aurkezpen ofiziala, San Agustinen, 19:00etan. Bertara, lantegiko beharginak eta behargin ohiak gonbidatu dituzte, eta baita Iurreta, Durango eta Zornotzako alkateak ere.