Orozketan hasi dira etxeko ura ur hornidura berritik jasotzen

Anboto 2014ko urr. 30a, 13:21
Iurretako alkatea eta arkitekto teknikoa Ur Patzuergoko, Ingeplan aholkularitzako eta Provisa enpresako ordezkariekin.

Mugarra aldeko iturburutik barik Garaizarreko ur depositutik hartzen dute dagoeneko ura Orozketan. Ur Patzuergoaren depositutik ura jasotzeko lanak amaitu dituzte, eta astelehenetik ur hornidura berria dute. Ura Orozketara igotzeko ia hiru kilometroko hoditeria jarri dute, eta Gibelan depositu berria ipini dute, zaharraren ondoan.


Azaldu dutenez, aldaketagaz kalitatean eta kantitatean hobetuko da ur hornidura. Orain arte Orozketan ur edangarria izan badute ere, iturburuko urak mineral asko ditu, eta galdarei kalte egiten die. Horretaz gainera, udan, batzuetan, ur gutxiago eta presio gutxigaz eduki izan dute, eta arazo hori konponduko dute: “Ez dakigu bihar-etzi ur falta benetako arazoa izan daitekeen”. Gibelako ur depositu berriak 60 metro kubiko ditu, zaharrak baino hiru bider gehiago.

Ura Garaizarretik hartu, eta ponpaketa bidez igotzen da Gibelara. Guztira, 600.000 euroko kostua izan dute lanek, eta bide batez errepide zatiak konpondu dituzte.

Prentsari gaur goizean eman dzizkiote obraren inguruko azalpenak udal ordezkariek, eta obran parte hartu duten Ur Patzuergoko, Ingeplan aholkularitzako eta Provisa enpresako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!