Euskal zeramika ontziei buruzko berbaldia egongo da domekan

Anboto 2014ko urriaren 18a

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, Euskal Herrian janaria prestatu eta elikagaiak batzeko erabili izan diren zeramika ontziei buruz gehiago jakiteko aukera egongo da Iurretan. Domekan, 12:00etan, berbaldia emango du Blanca Gómez de Segurak, Euskal Buztingintza Museoko arduradunak. Ibarretxe kultur etxean izango da hitzordua.


Euskal Herriko ezkaratzetan egunero erabili izan den zeramika herrikoiak estetika jakina izan du. Izan ere, kultura bakoitzean bere berezitasunak izaten ditu zeramikak. Gómez de Segurak historian ontzi horiek izan duten bilakaerari buruz berba egingo du domekako hitzaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!