Fatxadak berriztatzeko eta beste hainbat obratarako diru-laguntza emango du udalak

Anboto 2014ko urr. 7a, 10:16
Dantzari plazan, fatxada berriztuta daukan etxea.

Igogailuak jartzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta fatxadak berriztu eta teilatuak konpontzeko diru-laguntzaren deialdia egin dute. Azken urtean horrelako lanak egiteko obra-lizentziak lortu dituztenek izango dute laguntza jasotzeko aukera.

Laguntza horietarako 43.500 euroko diru-atala gorde dute aurrekontuetan. Eskariak aurkezteko, obra-lizentziak 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30era artean lortutakoak izan behar dute.

Duela bost urte hasi zen Iurretako Udala auzokideen komunitateei zuzendutako diru-laguntza hau ematen. 2009an onartutako udal ordenantzatik diruz hogei obra lagundu direla azaldu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!