Laixiar Eguneko argazkiak

Anboto 2014ko ira. 16a, 13:35

Pasa den domeka egun berezia izan da iurretarrentzako. Kofradia guztietako jendea batu da urtero legez Laixiarren, Kofradi Eguna ospatzeko. Euriak eguerdi partean eta arratsaldean bere agerraldia egin duen arren, jai-giroa nagusitu da Laixiarren. Olatz Plazaolak eta Iñaki Irazabalek utzitako argazki hauetan ikus daiteke giro hori.

Aurten, kofradietako ordezkariek euren kontuen berri eman eta gero Juan Duandikoetxea omendu dute, 24 urtetan Kofradien Batzordeko kide izan zelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!