Familien dinamikak hobetzeko ikastaroa antolatu dute

Anboto 2014ko irailaren 12a

Iurretako Anderebide Elkarteak Familia dinamikaren hobekuntza ikastaroa antolatu du. Irailaren 17tik aurrera, eguaztenetan emango du ikastaroa Eskarne Larrinaga terapeutak, 16:00etatik 18:00etara. Hogei saioko ikastaroa izango da, eta Goiuria kulturgunean eskainiko du.


Astelehena, irailaren 15a, izango da izena emateko azken eguna. Anderebidek telefono zenbaki bat utzi du izena emateko: 616 490 506. Ikastaroak 20 euro balioko du elkarteko bazkideentzat. Bazkide ez diren iurretarrentzako prezioa 25 eurokoa izango da, eta besteek 30 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!